XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal presoak Euskal Herrira manifestazio ixila abenduaren 31n

Euskal presoak Euskal Herrira lemapean manifestazio ixila egingo da abenduaren 31an, arratsaldeko 7etan.

Zubimuzu plazatik abiatuta, preso eta errefuxiatuen sendiartekoek deituta, eta Udalaren babesarekin.

Udaleko ordezkariak bertan izango dira. Ekimen hau, Senideak taldeak Udaletxean aurkeztutako mozioaren ondotik dator.

Senideak-ek Askatasuna debekaturik duen pertsona orok dagokion zigorra bere inguru familiar eta sozialeko espetxean betetzeko eskubidea du izenburupean aurkeztutako mozioak, Udalbatzak ahobatez onartu zuen. Ppko zinegotzia ez zen izan udalbatzan.

Mozioak dioenez, hau eskubide da era administrazio publikoen espetxe legediaren betekizun bat da.

Mozioan onartutako puntuen arabera, zera eskatzen: gaur egungo legedia gauzatzea, hau da, zigorrak Euskal Herriko espetxeetan betetzea, zigorraren 3/4ak beteak dituzten euskal presoak eta gaixotasun sendaezinak dituztenak kaleratzea eskatzen da; Gobernu espainol zein frantsesak ez dituztela entzun instituzio euskaldunek eta euskal hiritar gehienek luzatutako eskakizunak entzun salatu du; horrekin batera, Gasteizko Legebiltzarrak eta Iruñako Parlamentuak mozioan aipatzen diren puntuak gauza daitezen bere ahaleginak areagotu ditzatela eskatzen da; eta abenduaren 31rako deituko diren manifestazio ixiletan udalaren partaidetza ziurtatzen du mozioak.

Urtarrilaren 3an, Beasaingo Ikastolaren karpan arratsaldeko 4,30etan, enkartelada izango da, aldarrikapen berarekin.

Ikasle onenaren sariak

Kutxak urtero unibertsitateko espedienterik onenei ematen dieten sarietan, bi beasaindar daude: Amaia Olano, Eskoriatzan Magisterio ikasi duena, eta Montserrat Auzmendi, Zuzenbidea bukatu duena.

San Silbestreren 25. urteurrena

Beti Bizi elkarteak abenduaren 31n antolatzen duen San Silbestre krosak 25 urte beteko ditu aurten. Eguerdiko 12etan hasiko da proba.